Lehiaketa

Eskola Kiroleko lehiaketei berrekiteko baimena eman du Eusko Jaurlaritzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak kaleratutako foru aginduan ebatzi du 2022ko urtarrilaren 29tik aurrera eskola kiroleko
lehiaketei berriro ekitea Gipuzkoan; Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako Errendimenduko Txapelketak otsailaren 6ko jardunaldia

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Eskola Kiroleko lehiaketei berriketeko baimena eman du. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, kaleratutako foru aginduaren bitartez (2022-01-25), honakoa ebatzi du: "2022ko urtarrilaren 29tik aurrera eskola kiroleko lehiaketei berriro ekitea Gipuzkoan". Erantsitako dokumentuan irakur daiteke GFAren foru agindua. 

Larunbatetik aurrera, beraz, matxan izango dira berriro eskola adineko lehiaketak (entrenamenduak ez zeuden debekatuta).

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako Errendimenduko Txapelketei dagokienean, bai eskuz binakakoa bai zesta-puntakoa otsailaren 6ko jardunaldian hasiko dira.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.