Lehiaketa

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen paletako finala, larunbatean, Zumaian

Zumaia 3 eta Zumaia 4 taldeak izango dira aurrez aurre, Aitzuri pilotalekuan; 16:00etan hasiko da jaialdia, eta lehendabiziko partida 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehia izango da, Lizardi Igeldo eta Ilunpe 1 taldeen artean

Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako denboraldiko lehendabiziko finala jokatuko dute, asteburuan: hain zuzen ere, alebinen kategoriako paletako lehia (molle-pelle pilotarekin) izango da ikusgai, larunbat arratsaldean, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. 16:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko norgehiagoka jokatuko dute, eta ondoren izango da finala. 

Hauexek dira jaialdiaren xehetasunak:

Urtarrilak 27, larunbata, 16:00, Zumaia-Aitzuri


1. Paleta, alebinak. 3. eta 4. postua:
LIZARDI IGELDO (Amaiur Otamendi-Aiert Gorriz-Haritz Lizarralde)
ILUNPE 1 (Alain Aristondo-Oier Eskudero-Anje Alkorta)

2. Paleta, alebinak. FINALA:
ZUMAIA 3 (Beñat Argoitia-Luken Osanbela-Aimar Rodriguez)
ZUMAIA 4 (Oier Alkorta-Haitz Leon-Xabat Esteibar)

Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Paleta-Alebinak atalean kontsulta daiteke lehia honi buruzko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.