Topaketak eta ospakizunak

Eskola adineko pilotarientzat lehendabiziko topaketa, larunbat arratsaldean, Bidania-Goiatzen

Altzatarra, Behar Zana, Bidania-Goiatz, Ilunpe, Txost eta Zumaia klubetako infantil kategoriako palistak elkartuko dira

Aurreko urteetako deialdien erantzun ona ikusita, denboraldi honetan ere hainbat topaketa antolatuko ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eskola adineko pilotarientzat. Eta asteburu honetan izango da lehendabizikoa, paletakoa.

Infantil kategoriako palistak elkartuko dira larunbat arratsaldean, hilak 19, Bidania-Goiazko frontoian.

Hain zuzen ere, ondorengo klubetakoak: Altzatarra (Donostia), Behar Zana (Amasa-Villabona), Bidania-Goiatz, Ilunpe (Azpeitia), Txost (Oiartzun) eta Zumaia. Honela antolatuko dira saioak: 16:00etatik 17:15era, Oiartzungo palistak ariko dira; 17:15etik 18:30era, Behar Zanakoak eta zumaiarrak; eta 18:30etik 19:45era, Altzatarrakoak, bidania-goiaztarrak eta Ilunpekoak. Jolasak, partidatxoak, dinamikak… egingo dituzte.

Bakoitzak bere pala eraman behar du, eta gainontzeko materiala federazioak jarriko du. Era berean, zuriz jantzita joan beharrik ez dago.

Lurralde osoko neska-mutilei hainbat espezialitatetan trebatzeko, jende berria ezagutzeko, ondo pasatzeko eta euskal pilotaz disfrutatzeko aukera ematea dira, besteak beste, topaketa hauen helburuak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.