Asteburuan hasiko da GRABNI, federazioen arteko lehia; Gipuzkoaz gain, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak lehiatuko dira bertan; apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 5ekoan finalak
Asteburu honetan (2019-03-17) hasiko da GRABNI, federazioen arteko txapelketa. Urtero moduan, Gipuzkoa lehiatuko da bertan. Eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzak.
Hain zuzen ere, Errioxaren kontra jokatuz ekingo dio Gipuzkoak txapelketari, etxetik kanpo. Albiste honi erantsitako bi dokumentutan kontsulta daiteke kartelera zehatza, eta baita gainontzeko aurrez aurrekoena ere (Araba vs Bizkaia eta Iparralde vs Nafarroa).
5 jardunaldiko ligaxka jokatuko dute selekzioek, apirilaren 14ra bitarte. Bi jardunaldi etxean jokatuko ditu Gipuzkoak: bigarrenean, Nafarroa hartuko du; eta bosgarrenean, azkenekoan, Araba. Eta gainontzeko hirurak etxetik kanpo jokatu beharko ditu: lehenengo hau, Errioxan; hirugarrena, Bizkaian; eta laugarrena, Iparralden.
Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Araban eta Bizkaian. Eta final guztiak maiatzaren 5eko asteburuan, Gipuzkoan eta Iparralden.
Hona hemen egutegi osoa:
| JARDUNALDIA | DATA | ETXEKOA | KANPOKOA |
| 1 | MARTXOAK 17 | Araba | Bizkaia |
| Errioxa |
GIPUZKOA |
||
| Iparralde | Nafarroa | ||
| 2 | MARTXOAK 24 |
|
Nafarroa |
| Bizkaia |
Errioxa |
||
| Araba | Iparralde | ||
| 3 | MARTXOAK 31 | Bizkaia | GIPUZKOA |
| Araba | Nafarroa | ||
| Errioxa | Iparralde | ||
| 4 | APIRILAK 7 | Iparralde | GIPUZKOA |
| Nafarroa | Bizkaia | ||
| Errioxa | Araba | ||
| 5 | APIRILAK 14 |
|
Iparralde |
| GIPUZKOA | Araba | ||
| Nafarroa | Errioxa | ||
| 6 | APIRILAK 28 |
FINALERDIAK (Araban eta Bizkaian) |
|
| 7 | MAIATZAK 5 |
FINALAK (GIPUZKOAN eta Iparralden) |
|
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren inguruko xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak…

