Apirilaren 29ko jardunaldian izango dira finalerdiak, eta maiatzaren 6koan finalak
GRAVNI federazioen arteko txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan (2018-04-22). Eta Gipuzkoako Selekzioak Errioxakoa hartuko du etxean. Bizkaia vs Araba eta Nafarroa vs Iparralde izango dira beste aurrez aurrekoak. Esteka honetan klikatuz ikus daitezke Gipuzkoak eta Errioxak elkarren aurka jokatuko dituzten norgehiagoka guztiak, bai ezker horman, bai trinketan: https://bit.ly/1RA9euD
Ligaxka amaituta, hurrengo jardunaldian, apirilaren 29koan, finalerdiak jokatuko dira: ezker hormakoak Nafarroan eta Errioxan, eta trinketekoak Gipuzkoan. Final guztiak maiatzaren 6ko asteburuan izango dira ikusgai, Araban. Hona hemen egutegi osoa:
| JARDUNALDIA | DATA | ETXEKOA | KANPOKOA |
| 1 | MARTXOAK 18 | Nafarroa | GIPUZKOA |
| Errioxa |
Bizkaia |
||
| Iparralde | Araba | ||
| 2 | MARTXOAK 25 | GIPUZKOA | Bizkaia |
| Nafarroa |
Araba |
||
| Iparralde | Errioxa | ||
| 3 | APIRILAK 8 | GIPUZKOA | Iparralde |
| Bizkaia | Nafarroa | ||
| Araba | Errioxa | ||
| 4 | APIRILAK 15 | Iparralde | Bizkaia |
| Araba | GIPUZKOA | ||
| Errioxa | Nafarroa | ||
| 5 | APIRILAK 22 |
Bizkaia |
Araba |
| GIPUZKOA | Errioxa | ||
| Nafarroa | Iparralde | ||
| 6 | APIRILAK 29 |
FINALERDIAK EZKER HORMA ETA TRINKETA |
|
| 7 | MAIATZAK 6 |
FINALAK EZKER HORMA ETA TRINKETA |
|
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak; besteak beste, astez asteko kartelera, emaitzak eta sailkapenak, pilotariak… esteka honetan klikatuz: http://bit.ly/1RA9euD. Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean ere, www.euskalpilota.org, txapelketaren informazio orokorra ikusgai dago.

