Lehiaketa

Errepala klubeko bi talde aurrez aurre, berriz ere, Trinketeko larruzko paletako finalean

Begiristain-Begiristain (Errepala 2) eta Brosa-Navarro (Errepala 1) bikoteak lehiatuko dira, txapelak nortzuk jantziko, larunbatean, 11:00etan, Donostiako Gaska trinketan

Aurten ere, iaz bezala, Errepala klubarentzat izango dira larruzko paletako txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, bere bi talde iritsi baitira berriro finalera. Ikusteko dago nortzuk jantziko dituzten. Larunbatean izango da aurrez aurrekoa, 11:00etan, Donostiako Gaska trinketan:

Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Gaska trinketa


1. Larruzko paleta, nagusiak: 
ERREPALA 2 (Jon Begiristain-Mikel Begiristain)
ERREPALA 1 (Aitor Brosa-Iñigo Navarro)

Errepala 2k Oiangu (Ibarguren-Irastorza) taldeari finalerdietan 40-19 irabazita lortu du finalerako txartela, eta Errepala 1ek Altzatarra 1 (Amiano-Astrain) taldeari 40-20 nagusituta.

Errepala 1 (Agirre-Lujanbio) taldeak irabazi zuen iazko finala, eta Errepala 3 (J.Begiristain-M.Begiristain) izan zen txapeldunorde. Altzatarra 2 (Amiano-Pagola) eta Errepala 2 (Ezkerro-Milhet) gelditu ziren orduan finalaren atarian, finalerdiak galduta.

Aurtengo edizioan 8 talde lehiatu dira: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Errepala 1, Errepala 2, Errepala 3, Oiangu eta Txost.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Trinketa-Larruzko paleta atalean ikus daiteke lehiaren informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.