Lehiaketa

Errepala, Eple eta Gazteleku, larruzko paletako Gipuzkoako txapeldunak

Nagusien 1. mailako finala irabazi du Errepala 3 taldeak, 2. mailakoa Eple 1ek eta 3. mailakoa Gaztelekuk, hurrenez hurren, Errepala 1, Gazteleku eta Altzatarra 1 taldeen aurka; larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzeko txapelketari ekingo diote jard

Errepala (Donostia), Eple (Errenteria) eta Gazteleku (Andoain) klubak dira Gipuzkoako Txapeldun berriak larruzko paletako espezialitatean. Asteburuan izan dira ikusgai finalak, Donostiako Altza auzoan (ostiralean 1. eta 2. mailako finalak eta 3. mailako finalerdia, eta igandean 3. mailako finala): Errepala 3k nagusien 1. mailako lehia irabazi du, Errepala 1en aurka; Eple 1 2. mailakoan nagusitu da, Gaztelekuren kontra; eta Gaztelekuk 3. mailako txapela jantzi du, Altzatarra 1 taldeari aurre hartuta:

Azaroak 3, ostirala, 19:00, Donostia-Altza


1. Larruzko paleta, nagusien 2. maila. FINALA:
GAZTELEKU (Xabier Alkorta-Koldo Ponce) 25
EPLE 1 (Frederic Eyheramendy-Abel Pichel) 35

2. Larruzko paleta, nagusien 1. maila. FINALA:
ERREPALA 3 (Valentin Cambos-Iñigo Navarro) 35
ERREPALA 1 (Xabier Ibargarai-Jon Zumeta) 30

3. Larruzko paleta, nagusien 3. maila. Finalerdia:
ALTZATARRA 1 (Telmo Astrain-Frederic Laurent Capdeville) 35
OIANGU 2 (Aratz Elorza-Xabier Naldaiz) 30

Azaroak 5, igandea, 12:30, Donostia-Altza


1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila. FINALA:
GAZTELEKU (Iñaki Lopez de Munain-Aritz Rekalde) 35
ALTZATARRA 1 (Telmo Astrain-Frederic Laurent Capdeville) 25

Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain Gipuzkoako palistek, jardunaldi honetan bertan (2023-11-12). 

Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira: 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 15 bikote 2. mailan (2 multzotan).

Ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, azaroaren 12ko asteburutik abenduaren 17kora bitarte 1. mailan, eta 24kora arte 2. mailan.

Abenduaren 24ko (1. maila) eta 31ko (2. maila) jardunaldietan jokatuko lirateke finalerdiak, eta finalak abenduaren 31koan (1. maila) eta urtarrilaren 7koan (2. maila).

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiak emandakoak. Eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza txokoan jokamolde honen informazio guztia. Larruzko paletako finalen sari-banaketako irudiak ere ikusgai daude, Argazki galeriak atalean.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.