Errenteriako Orereta-Eple taldeak irabazi zuen alebin kategoriako finala, Altzoko Imaz Bertsolariaren aurka; eta Antzuolako taldea nagusitu zen infantiletan, Soraluzeren kontra
Errenteriarrek eta antzuolarrek jantzi dituzte txapelak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan. Mutilen eskuz binakako finalak jokatu zituzten, joan den larunbatean (2019-04-06), Donostiako Loiola auzoan; eta Errenteriako Orereta-Eple taldea nagusitu zen alebinetan, eta Antzuola 2 taldea infantiletan (finalen aurretik alebin kategoriako finalerdiak ere izan ziren ikusgai).
Lerrootan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Apirilak 6, larunbata, 16:00, Donostia-Loiola
1. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALERDIA:
URDANETA-Ordizia (Alberdi-Azkarraga) 1 (3, 4, 6, 4,0) /
ORERETA-EPLE-Errenteria (Zapirain-Etxeberria) 4 (6, 6, 1, 6, 6)
2. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALERDIA:
IMAZ BERTSOLARIA-Altzo (Elola-Gorostiaga) 4 (6, 6, 6, 6) /
ARETXABALETA-Aretxabaleta (Gonzalez-Arana-Larrañaga) 0 (3, 2, 3, 4)
3. Eskuz binaka mutilak, infantilak. FINALA:
ANTZUOLA 2-Antzuola (Aldasoro-Larrea-Cabo) 16 /
SORALUZE-Soraluze (Sudupe-Palacin) 4
4. Eskuz binaka mutilak, alebinak. FINALA:
ORERETA-EPLE-Errenteria (Zapirain-Etxeberria) 4 (6, 1, 6, 6, 6) /
IMAZ BERTSOLARIA-Altzo (Elola-Gorostiaga) 1 (1, 6, 4, 3, 5)
Webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa Gipuzkoa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak.


