Infantil kategoriako palistek jokatuko dute; 16:00etan hasiko da jaialdia: lehendabiziko partida Udaberri Sarikoa izango da, molle-pelle pilotarekin, eta bigarrena Gipuzkoako Txapelketakoa, ikus pilotarekin
Errendimenduko Txapelketako paletako bi final izango dira ikusgai, larunbat arratsaldean, Donostiako Altza auzoan. Lehena Udaberri Sarikoa izango da, molle-pelle pilotarekin; eta bigarrena Gipuzkoako Txapelketakoa, ikus pilotarekin. Bai batean zein bestean infantil kategoriako palistak lehiatuko dira. 16:00etan hasiko da jaialdia:
Martxoak 16, larunbata, 16:00, Donostia-Altza
1. Paleta (molle-pelle), infantilak. UDABERRI:
INTXURRE (Maialen Elola-Gailur Elduaien)
ALTZATARRA (Aratz Diaz de Mendibil-Hugo Torrecilla)
2. Paleta (ikus), infantilak. GIPUZKOA:
LAPKE (Josu Soberon-Aritz Maiora-Oinatz Aranburu)
TXULOBI 2 (Ugaitz Tejeria-Xabat Aburuza)
Webgune honetan bertan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazioa, ondorengo ataletan klikatuz: Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Paleta (Molle-Pelle)-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (Ikus)-Infantilak.


