Lehiaketa

Errendimenduko Txapelketako paletako eta larruzko paletako finalak, larunbatean, Olaberrian

16:00etan hasiko da jaialdia: Ilunpeko eta Intxurreko pilotariak izango dira aurrez aurre lehenik, infantil kategoriako paletako (ikus pilotarekin) Udaberriko finalean; eta Oiangu eta Lapke klubekoek jokatuko dute ondoren infantilen larruzko paletako Gipu

Errendimenduko Ibilbidean ere bukatzear da denboraldia, eta azken bi finalak jokatuko dituzte asteburuan, biak ere paletakoak: Errendimenduko Udaberri Sariko infantilen paletakoa (ikus pilotarekin) eta Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako infantilen larruzko paletako finala. Olaberrian izango dira ikusgai bi norgehiagokak, larunbat arratsaldean:

Ekainak 29, larunbata, 16:00, Olaberria-Udalekoa


1. Udaberri. Paleta ikus, infantilak:
ILUNPE (Urritz Goenaga Urbistondo-Mikel Gurrutxaga Albizu-Telmo Garaizar Etxeberria)
INTXURRE (Maialen Elola Iraola-Gailur Elduaien Peñagarikano)

2. Gipuzkoa. Larruzko paleta, infantilak:
OIANGU (Eki Aizpuru Arrillaga-Oinatz Aranburu Isasmendi)
LAPKE (Josu Soberon Carrasco-Aritz Maiora Barandiaran)

Bestetik, pasa den jardunaldian Emakumeen Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak izan ziren ikusgai. Abantzu (Zestoa) klubeko Laia Gastiain Ituartek irabazi zuen alebinen kategoriako finala, eta Oiarpeko (Oiartzun) Larraitz Galardi Makazagak infantilen norgehiagoka:

Ekainak 21, ostirala, 18:30, Antzuola-Udalekoa


1. Eskuz banaka, alebinak:
MURUMENDI-Amaiur Landa Ibañez 0 (7,7)
ABANTZU-Laia Gastiain Ituarte 2 (8,8)

Ekainak 22, larunbata, 11:00, Villabona-Bear Zana


2. Eskuz banaka, infantilak:
ALDE ZAHARRA-Arhane Rey Ganborena 1 (1,8,1)
OIARPE-Larraitz Galardi Makazaga 2 (8,3,4)

Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Paleta ikus-Infantilak, Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta larruz-Infantilak eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka emakumeak ataletan kontsulta daiteke lehia hauei buruzko informazio gehiago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.