Lehiaketa

Errendimenduko Txapelketako finalak Usurbilen, Urnietan eta Lazkaon, ostiralean

2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek jokatzen dute txapelketa, eskuz banaka; Gipuzkoako finalak Usurbilen izango dira, eta eskualdekoak Urnietan (Ekialdea) eta Lazkaon (Mendebaldea)

Ostiralean, abenduak 23, jokatuko dira Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketako finalak. 2. urteko alebinak eta 1. eta 2. urteko infantilak aritu dira lehia honetan, eskuz banakako espezialitatean. Gipuzkoako finalak Usurbilen izango dira, eta eskualdekoak Urnietan (Ekialdea) eta Lazkaon (Mendebaldea). 19:00etan hasiko dira jaialdi guztiak. Xehetasunak, ondorengo lerrootan:

*Abenduak 23, ostirala, 19:00, Usurbil (Gipuzkoako finalak)
 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: ANIZTASUNA 1 (Olazabal) / USURBIL (Aranguren)

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: INTXURRE 1 (Arandia) / LAPKE 4 (Zubizarreta)

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: ARRASATE 1 (Moron) / GAZTELEKU 1 (Aizpuru)

*Abenduak 23, ostirala, 19:00, Urnieta (Ekialdeko finalak)
 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: OIARPE 4 (Sein) / GAZTELEKU 1 (Osa)

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: ALDE ZAHARRA (Albisu) / URNIETA 2 (Odriozola)

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: AÑORGA (Matxain) / HERNANI 2 (Pagola)

*Abenduak 23, ostirala, 19:00, Lazkao (Mendebaldeko finalak)
 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: LAPKE 2 (Ruiz de Larramendi) / ARRASATE 1 (Elkorobarrutia)

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak: ANIZTASUNA 2 (Pagola) / GAILURRERANTZ (Insausti)

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak: ZAZPI ITTURRI 2 (Amundarain) / AZKOITIA 2 (Garate)

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.