2. urteko alebinen 1. mailako eta infantilen 1. eta 3. mailako finalak jokatu berri dituzte: Ataun eta Ilunpe nagusitu dira Gipuzkoako finaletan, eta Lapke, Aretxabaleta, Azkoitia, Mundarro eta Behar Zana eskualdeetako lehietan; maiatzaren 8ko asteburuan
Banatu ditugu lehen txapelak Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan. 2. urteko alebinen 1. mailako eta infantilen 1. eta 3. mailako finalak jokatu dituzte, asteburuan: Ataun eta Ilunpe nagusitu dira Gipuzkoako Txapelketako finaletan, eta eskualdeetako lehietan Lapke, Aretxabaleta, Azkoitia, Mundarro eta Behar Zana. Maiatzaren 8ko asteburuan izango dira txapelketako gainontzeko finalak: 2. urteko alebinen 2. mailakoak eta infantilen 2. mailakoak, hain zuzen ere.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu finalen emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Apirilak 8, ostirala, 19:00, Ataun-Auzoeta. GIPUZKOAKO FINALAK
1. Eskuz binaka, infantilak, 3. maila:
ATAUN (Iker Dorronsoro-Lide Lopez) 18
EIBAR (Patxi Basaras-Aleix Del Rey) 8
2. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
ILUNPE (Iker Ansola-Julen Urrestilla) 16
LAPKE 3 (Jurgi Landa-Eneko Ormazabal) 8
3. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
ILUNPE 4 (Kimetz Zelaia-Jokin Artetxe) 6
ATAUN (Oier Izagirre-Iñigo Alberdi) 18
Apirilak 7, osteguna, 18:00, Lazkao-Joxe Miel Barandiaran. GOIERRIKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
LAPKE 1 (Beñat Agirre-Joanes Arizmendi) 9
LAPKE 4 (Ibai Aldasoro-Aimar Sarriegi) 16
Apirilak 8, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa. DEBA-UROLAKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
ARETXABALETA 1 (Markel Alacia-Egoitz Ibabe) 16
ARETXABALETA 2 (Joanes Errasti-Aratz Larrañaga) 8
2. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
AZKOITIA 2 (Julen Etxaniz-Urtzi Segurola) 18
BERGARA (Haritz Etxabe-Aratz Etxeberria) 17
Apirilak 9, larunbata, 11:30, Astigarraga-Udalekoa. EKIALDEKO FINALAK
1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak, 1. maila:
MUNDARRO 2 (Urko Anza-Imanol Ormazabal) 16
HERNANI 2 (Ugaitz Barriola-Lier Zugasti) 0
2. Eskuz binaka, infantilak, 1. maila:
BEHAR ZANA (Eñaut Oñate-Adur Otaegi) 18
HERNANI (Joseba Arretxe-Ekhi Oses) 13
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz binaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan Gipuzkoako finaletako hainbat irudi daude ikusgai.
*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Goiena-Imanol Soriano.


