Lehiaketa

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa (eskuz banaka). Txapeldunak

Larunbatean jokatuko dituzte Gipuzkoako Txapelketako eskuz banaka kadeteen 2. mailako finala eta jubenilen 2. mailakoa, Villabonan, eta igandean pala motzeko nagusien 2. mailakoa, Donostia-Altzan, eta jubenilen larruzko paletakoa, Zumaian; Lapke, Oiarpe,

Urteko lehendabiziko finalak ikusi ahal izango dira, asteburuan; Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketakoak izango dira guztiak: zehazki, eskuz banakako eta pala motzeko azkenak eta jubenilen larruzko paletakoa. Larunbat goizean jokatuko dituzte, Villabonan, eskuz banaka kadeteen 2. mailako lehia eta jubenilen 2. mailakoa; igande goizean izango da ikusgai pala motzeko nagusien 2. mailakoa, Donostiako Altza auzoan; eta azkenik, igande eguerdian izango da jubenilen pala motzeko finala, Zumaian.

Ondorengo lerroetan zehaztu ditugu asteburuko final guztiak:

Urtarrilak 6, larunbata, 11:00, Villabona-Bear Zana


1. Eskuz banaka, kadeteak 2. maila:
BEHAR ZANA-Unai Zufiria
ILUNPE-Mikel Iturralde

2. Eskuz banaka, jubenilak 2. maila:
OIARPE-Axel Lasa
ABANTZU-Aiert Uria


 

Urtarrilak 7, igandea, 10:15, Donostia-Altza


1. Pala motza, nagusiak 2. maila:
EPLE 2 (Aitor Estefano-Abel Pichel)
ERREPALA (Jon Begiristain-Mikel Begiristain)


 

Urtarrilak 7, igandea, 12:00, Zumaia-Aitzuri


1. Larruzko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Aritz Garikano-Urko Ostolaza)
ZUMAIA 2 (Jokin Beristain-Joel Martin-Telmo Carballo)

Bestetik, urteko azken asteburuan jokatutako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finaletan, Iñigo Alberdik (Lapke), Mikel Leonetek (Oiarpe), Ander Arroitak (Ataun) eta Iker Amianok (Tolosa) jantzi dituzte txapelak eskuz banaka kadeteen 1. mailako, jubenilen 1. mailako, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako lehietan, hurrenez hurren. Eta Aitor Brosa-Xabier Ibargarai (Errepala 1) bikoteak irabazi du pala motzeko nagusien 1. mailako finala.

Ondorengo lerroetan bildu ditugu emaitza guztiak:

Abenduak 29, ostirala, 19:00, Oiartzun-Madalensoro
 

1. Eskuz banaka, jubenilak 1. maila:
INTXURRE-Harkaitz Murua 5
OIARPE-Mikel Leonet 22

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila:
MUNDARRO-Eñaut Lizeaga 18
TOLOSA-Iker Amiano 22

Abenduak 29, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea


3. Eskuz banaka, kadeteak 1. maila:
LAPKE-Iñigo Alberdi 18
AZKOITIA-Julen Etxaniz 10

4. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA-Andoni Olasagasti 20
ATAUN-Ander Arroita 22

Abenduak 30, larunbata, 10:30, Donostia-Altza


1. Pala motza, nagusiak 1. maila:
ERREPALA 1 (Aitor Brosa-Xabier Ibargarai) 40
GAZTELEKU 2 (Ibon Altuna-Ibai Iradi) 23

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banakaLehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala motza eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta ataletan kontsulta daiteke lehia hauen inguruko informazio guztia.

miniImagen

Festa giroan bukatu da 2023-24 denboraldiko zesta-puntako Udazken Saria, Tolosan jokatutako finalekin. Urrian hasi zen benjamin kategoriako topaketa eta alebin eta infantil kategorietako lehia biltzen duen hitzordua, eta joan den larunbatean eman zioten amaiera, jaialdi politarekin.

Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku), Gazteleku (Andoain) Hondarribia eta Zumaia klubetako 89 puntista elkartu ditu aurtengo edizioak.

Hauexek izan dira finalen emaitzak:

Abenduak 30, larunbata, 11:00, Tolosa-Beotibar
 

1. Zesta-punta, alebinak:
Jakes Egurbide (Danok Bat)-Jon Arbelaiz (Hondarribia) 1 (13,8,2)
Xabi Uribe (Danok Bat)-Unax Urresti (Danok Bat) 2 (3,13,5)

2. Zesta-punta, infantilak:
Beñat Beristain (Danok Bat)-Xuban Txurruka (Danok Bat) 2 (13,13)
Oier Sarasola (Beotibar)-Beñat Bereau (Hondarribia) 0 (12,12)

Dakizuenez, lehia berezia da zesta-puntako Udazken Saria. Besteak beste, izena klubaren bidez eman badute ere, norbera ordezkatuz aritzen dira pilotariak. Bikoteka jokatu dute, baina bikoteak aldatzen joan dira jardunaldi bakoitzean, eta bikote horiek zozketaz erabaki dira unean bertan. Izan ere, klub desberdinetako pilotariak nahastu nahi ditu txapelketa honek, denek denen aurka eta elkarrekin jokatzeko aukera eman; maila orekatzen laguntzen du horrek, eta lehia bereziagoa sortzen. Aurten, gainera, benjaminetan eta alebinetan ez da posturik izan, hau da, puntista guztiek aurrean eta atzean jokatu dute; infantiletan, berriz, izen-ematean aukeratutako postuak mantendu dira. Kiniela sistemaz jokatu dute, 12 tantotara (finalean partidak). Eta puntuazioari dagokionez, pilotari bakoitzari egokituko zaio, eta ez bikoteari, eta horren arabera joan da osatzen sailkapena. 

Informazio guztia eskuragarri dago webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Udazkena Zesta-punta eta Lehiaketa-Errendimendua-Udazkena Zesta-punta ataletan.

*Argazkiak: Beotibar.

miniImagen

Bukatu berri da Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa (2. urteko alebinak -1. eta 2. mailan- eta 1. eta 2. urteko infantilak -1., 2. eta 3. mailan-). Ondoren zehazten ditugu finalen emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

2. urteko alebinak, 1. maila. GIPUZKOA:
ZAZPI ITTURRI-Aitor Arteaga 2 (8,8)
BERGARA-Inar Olano 0 (5,6)

2. urteko alebinak, 1. maila. Ekialdea:
OTSABIO-Aritz Ardibide 2 (8,8)
MUNDARRO-Inhar Goñi 0 (5,2)

2. urteko alebinak, 1. maila. Mendebaldea:
AZKOITIA-Jurgen Aizpurua 2 (8,8)
AZKOITIA-Denis Santos 0 (6,2)

2. urteko alebinak, 2. maila. GIPUZKOA:
GAZTELEKU-Unax Gonzalez 2 (8,8)
ZAZPI ITTURRI-Xabier Toledo 0 (1,5)

2. urteko alebinak, 2. maila. Ekialdea:
GAZTELEKU-Eñaut Berrueta 2 (8,6,4)
BEHAR ZANA-Aritz Setien 1 (4,8,2)

2. urteko alebinak, 2. maila. Mendebaldea:
GOIERRI-Ibai Gorostidi 0 (3,3)
ILUNPE-Unai Arraras 2 (8,8)

Infantilak, 1. maila. GIPUZKOA:
HERNANI-Oier Arsuaga 2 (8,5,4)
HERNANI-Imanol Ormazabal 1 (0,8,2)

Infantilak, 1. maila. Ekialdea:
TOLOSA-Jon Lasa 0 (5,6)
HERNANI-Aratz Labaka 2 (8,8)

Infantilak, 1. maila. Mendebaldea:
LAPKE-Ekai Andonegi 2 (8,8)
LAPKE-Eneko Estensoro 0 (5,2)

Infantilak, 2. maila. GIPUZKOA:
KUKU-Oroitz Tolosa 2 (8,8)
ILUNPE-Unax Larramendi 0 (2,3)

Infantilak, 2. maila. Ekialdea:
BEHAR ZANA-Oier Elola 2 (8,8)
OIARPE-Markel Ibarguen 0 (5,4)

– Infantilak, 2. maila. Mendebaldea:
ALOÑA MENDI-Danel Azkue 2 (8,8)
ILUNPE-Julen Montori 0 (4,7)

Infantilak, 3. maila. GIPUZKOA:
ALDE ZAHARRA-Arhane Rey 0 (2,2)
SEGURA-Lur Elortza 2 (8,8)

Infantilak, 3. maila. Ekialdea:
ALDE ZAHARRA-Urtzi Salaberria 2 (8,4,4)
BEHAR ZANA-Saioa Aperribai 1 (5,8,0)

Infantilak, 3. maila. Mendebaldea:
ARRASATE-Cristian Moledo 1 (5,8,0)
ARETXABALETA-Andoni Fernandez 2 (8,5,4)

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan hainbat irudi daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.