Lehiaketa

Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa (eskuz banaka). Txapeldunak

Ilunpeko Egiguren nagusitu zen kadeteen finalean, Lapkeko Senar jubeniletan, eta Behar Zanako Urbieta nagusietan

Ilunpe (Azpeitia), Lapke (Lazkao) eta Behar Zana (Villabona) klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finaletan. Kadeteetan nagusitu da Ilunpeko Egiguren, Lapkeko Senar jubeniletan, eta nagusietan Behar Zanako Urbieta. Hauexek jaialdiaren xehetasunak:

Abenduak 29, larunbata, 10:30, Azkoitia-Gurea


1. Eskuz banaka, kadeteak: LAPKE-Naldaiz 5 / ILUNPE-Aimar Egiguren 18

2. Eskuz banaka, jubenilak: LAPKE-Senar 22 / TOLOSA-Ander Goikoetxea 18

3. Eskuz banaka, nagusiak: AZKOITIA-Juaristi 6 / BEHAR ZANA-Urbieta 22

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke eskuz banakako lehiek utzitako datu guztiak.

*Argazkia: Urola Kostako Hitza

miniImagen

2018. urtea bukatu bezperatan jokatu zituzten Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak lurraldeko alebin eta infantil mailako pilotariek. Urretxuk hartu zituen Gipuzkoako finalak, Villabonan izan ziren ikusgai Ekialdeko txapelketakoak, eta Aretxabaletan Mendebalekoak.

Ondoren zehazten ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

Abenduak 30, igandea, 11:00, Urrretxu-Ederrena. GIPUZKOAKO FINALAK
 

1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak:
GAZTELEKU 2 (Segurola) 0 (3,6) / MURUMENDI 3 (Madina) 2 (8,8)

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak:
OIARPE 1 (Etxeberria) 2 (8,8) / GOIERRI 1 (Ibarluzea) 0 (4,3)

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak:
ZAZPI ITTURRI 4 (Gorostidi) 0 (3,1) / LAPKE 8 (Zubizarreta) 2 (8,8)

Abenduak 29, larunbata, 11:00, Villabona-Behar Zana. EKIALDEKO FINALAK


1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak:
BEHAR ZANA 1 (Barbero) 0 (6,6) / BEHAR ZANA 8 (Aranburu) 2 (8,8)

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak:
EPLE (Lizarazu) 1 (8,0,2) / AZKOITIA 3 (Egaña) 2 (6,8,4)

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak:
INTZA 1 (Urdanpileta) 2 (8,8) / TOLOSA 2 (Iraeta) 0 (3,7)

Abenduak 28, ostirala, 19:00, Aretxabaleta-Udalekoa. MENDEBALDEKO FINALAK


1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak:
GOIERRI (Mediavilla) 0 (EA) / ILUNPE 3 (Egiguren) 2

2. Eskuz banaka, 1. urteko infantilak:
ARETXABALETA 5 (Alonso) 0 (5,4) / ZAZPI ITTURRI (Ruiz) 2 (8,8)

3. Eskuz banaka, 2. urteko infantilak:
LAPKE 4 (Goiburu) 2 (8,8) / LAPKE 7 (Askaray) 0 (4,7)

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Eskuz Banaka atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan ikusgai daude Urretxun jokatutako Gipuzkoako finalen hainbat irudi.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.