Lehiaketa

Errendimenduko emakumeen eskuz banakako finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Tolosan

Abantzuko Ayesa eta Oiarpeko Galardi izango dira aurrez aurre alebin kategoriako lehian, eta Alde Zaharreko Sorondok eta Lapkeko Arratibelek jokatuko dute infantil kategoriakoa

Denboraldi honetan estreinakoz jokatu den beste txapelketa baten finalak ikusteko aukera izango da jardunaldi honetan: Eskuz Banakako Emakumezkoen Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketarenak. Pilotari alebinak eta infantilak lehiatu dira, eskuz banaka. Eta ostiralean jokatuko dituzte bi finalak, Tolosako Beotibarren (Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako eskuz banakako neska alebinen finalaren ondoren, hain zuzen ere):

Ekainak 9, ostirala, 20:00, Tolosa-Beotibar


2. Eskuz banaka, alebinak:
ABANTZU-Malen Ayesa
OIARPE-Larraitz Galardi

3. Eskuz banaka, infantilak:
ALDE ZAHARRA-Nahia Sorondo
LAPKE-Ainhitze Arratibel

Dagoen eskariari erantzun nahian eta emakume pilotarien presentzia indartzeko eta aukera berdintasunean lanean jarraitzeko xedez sortu du lehia berria Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eta 15 pilotarik eman du izena lehendabiziko edizioan:

2. urteko alebinak
 

  1. Aperribai (Behar Zana)
  2. Arizmendi (Alde Zaharra)
  3. Arruti (Ziotza)
  4. Ayesa (Abantzu)
  5. Cruz (Beloki)
  6. Galardi (Oiarpe)
  7. Huegun (Abantzu)
  8. Iparragirre (Intza)
  9. Mantxo (Abantzu)
  10. Zabala (Mundarro)

     

Infantilak
 

  1. Aristi (Gaztelupe)
  2. Arratibel (Lapke)
  3. Rey (Alde Zaharra)
  4. Rodriguez (Zumaia)
  5. Sorondo (Alde Zaharra)

Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka emakumeak atalean kontsulta daitezke txapelketaren xehetasun guztiak.

*Argazkia: Pedro Miguel Alonso.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.