Azaroaren 7an jokatu ziren trinketeko nagusien eskuz binakako IZARKOM Sariko lehen eta bigarren mailako finalak, Irurako Ametsa trinketean. Lehen mailan EPLE 2 nagusitu zen, eta bigarren mailan Abantzu 1.
Bi finalak 16:30etik aurrera jokatu ziren. Hona hemen emaitzak:
Nagusiak, 2. maila
ABANTZU 1 (O. Alonso eta J. Odriozola) 40–13 BEHAR ZANA 1 (I. Izagirre eta U. Zufiria)
Nagusiak, 1. maila
EPLE 2 (E. Sorondo eta I. Taberna) 40–26 MUNDARRO (X. Barandiaran eta O. Gurutzealde)
Finalak YouTuben ikusgai
Bi finalak zuzenean eskaini ziren Gipuzkoa Pilota Emankizunak YouTube kanalean, eta orain ere bertan daude ikusgai.
Hemendik aurrerako finalak eta emankizunak galdu nahi ez badituzue, harpidetu gure YouTube kanalera!
