Lehiaketa

Enrique Abril Errebote Txapelketaren finalerdiak, igandean, Zubietan eta Oiartzunen

Zubieta eta Endaiarrak taldeak izango dira aurrez aurre, 11:00etan, Zubietako plazan; eta ordu berean, baina Oiartzungo plazan, Luzean eta Noizbait ariko dira nor baino nor

Azken txanpan sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Ligaxka amaituta, igande honetan (2016-10-23) jokatuko dituzte finalerdiak.

Alde batetik, Zubieta eta Endaiarrak taldeak izango dira aurrez aurre, 11:00etan, Zubietako plazan (B multzoko lehen sailkatuak izan dira zubietarrak, eta Endaiarrak taldea A multzoan bigarren sailkatu da). Eta, bestetik, egun eta ordu berean, baina Oiartzungo plazan, Luzean eta Noizbait ariko dira nor baino nor (Luzean A multzoko lehena izan da, eta Noizbat B multzoko bigarrena). Hona hemen bi hitzorduak:

Urriak 23, igandea, 11:00

– Zubieta: Zubieta vs Endaiarrak

– Oiartzun: Luzean vs Noizbait

Finala (eta txapelketaren azken txanpa jokatu ahal izateko eguraldiak laguntzen badu) urriaren 30ean jokatzea aurreikusten da. Villabonako Errebote plazan izango da hitzordua, 11:00etan.

Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte 2016-17 denboraldiko Enrique Abril Errebote Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Eta beste bostak Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril eta Kartelera ataletan kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.