Infantilak, jubenilak eta nagusiak lehiatuko dira, 17:00etan hasiko den jaialdian
Larunbatean, hilak 19, jokatuko dira, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan, Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako Joko Garbiko finalak. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik infantil mailako pilotariak lehiatuko dira, jubenilek jokatuko dute ondoren, eta nagusiek azkenik. Hona hemen jaialdia:
*Otsailak 19, larunbata, 17:00, Oiartzun-Madalensoro:
1. Infantilak: ZUBIETA 1 (Iruretagoiena-Arriaga) / ZUBIETA 2 (Bordagaray-Azpiroz)
2. Jubenilak: BEHAR ZANA 1 (Oiarzabal-Nazabal) / TXOST 1 (Nazabal-Zabala)
3. Nagusiak: BEHAR ZANA 1 (Alejo-Sanchez) / TXOST (Etxeleku-Albistur)
2010-11ko txapelketa, eta haur eta gazteen pilotari kopurua gora doalari esker, hiru mailetan jokatu da: infantilak, jubenilak eta nagusiak. Infantil mailan 6 taldek hartu du parte, beste 6 izan dira jubenil mailan, eta nagusietan, azkenik, 5 talde lehiatu dira.
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak, karteldegia…
Zabalik da Emakumeen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan izena emateko epea. Hiru kategoriatan jokatuko da lehia: jubenilak, nagusien 2. maila eta nagusien 1. maila.
Aurreikusitakoaren arabera, martxoaren 11tik apirilaren 9ra bitarte jokatuko da aipatutako txapelketa hau. Partidak ostiraletan izango dira, Irurako eta Gaskako trinketeetan.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria, zesio eredua…
Martxoaren 1a izango da izena emateko azken eguna.



