Emakumeen gomazko paleta banaka bost terdiko finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Hernanin; eta emakumeen eskuz banaka lau terdiko lehia, larunbatean, Villabonan; aurreko asteburuko hitzorduetan, Arrizabalaga-Corts eta Begiristain-Garikano bikoteen G4 ta
Final gehiago jokatuko dituzte, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; kasu honetan, emakumeenak: aurten lehendabiziko aldiz antolatu dugun gomazko paleta banaka bost t'erdiko lehiaren finalak eta eskuz banaka lau t'erdikoa. Ostiral iluntzean izango dira ikusgai gomazko paletakoak, Hernanin; eta larunbat arratsaldean eskuzkoa, Villabonan (jaialdiko 3. partida izango da, Berezkoen Txapelketako finalen ondoren). Hauexek dira jaialdiak:
Ekainak 16, ostirala, 19:30, Hernani-Udalekoa
1. Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, jubenilak 2. maila:
INTXURRE-Ainhoa Ugartemendia
BEHAR ZANA-Izaro Santano
2. Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, jubenilak 1. maila:
HERNANI-Enara Macicior
HERNANI-Joana Tolaretxipi
3. Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, nagusiak 2. maila:
BEHAR ZANA-Nahia Eizmendi
INTXURRE-Anne Agirre
4. Gomazko paleta banaka bost t'erdian, emakumeak, nagusiak 1. maila:
SU-BERRI-Maider Mendizabal
SU-BERRI-Leire Galdos
Ekainak 17, larunbata, 16:00, Villlabona-Bear Zana
3. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumeak:
BEHAR ZANA-Miren Larrarte
BEHAR ZANA-Miriam Arrillaga
Bestetik, aurreko jardunaldian jokatutako finalen emaitzak laburbildu ditugu ondorengo lerroetan. Arrizabala-Corts eta Begiristain-Garikano bikoteek osatutako G4 taldeak jantzi zituen txapelak gomazko paleta eta larruzko paleta batu dituen eta aurten lehendabiziko aldiz jokatu den jubenilen taldekako lehian. Eta Errepala taldeak irabazi zuen palako finala:
Ekainak 10, larunbata, 16:30, Oiartzun-Madalensoro
1. Gomazko paleta, jubenilak:
Hoyos-Rekondo (G1) 25
Arrizabalaga-Corts (G4) 20
2. Larruzko paleta, jubenilak:
Davis-Elortza (G1) 29
Begiristain-Garikano (G4) 35
Denera, G1 1 (54 tanto), G4 1 (55); G4 txapeldun.
Ekainak 11, igandea, 11:00, Andoain-Arrate
1. Pala, nagusiak:
GAZTELEKU 2 (Ibon Altuna-Koldo Ponce) 32
ERREPALA (Xabier Ibargarai-Jon Zumeta) 45
Lehia hauei buruzko informazio guztia, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka neskak bost t'erdi, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz banaka lau t'erdi-Neska nagusiak, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Pala eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GPJ+LPJ(taldeka) ataletan aurki daiteke.

