Eskuz Binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketan, alebin eta infantil kategorietako neska pilotarien finalak ikusteko aukera izango da, ostiral arratsaldean, Amezketan. Hauexek dira jaialdiaren xehetasunak:
Martxoak 20, ostirala, 18:00, Amezketa-Larrunarri
1. Eskuz binaka emakumeak, alebinak:
ADOS (Intza Agirre San Sebastian-Enea Munduate Forcada)
ABANTZU (Uxue Loiola Mujika-Naroa Salaberria Manterola)
2. Eskuz binaka emakumeak, infantilak:
MURUMENDI (Ainere Azpiazu Moreno-Amaiur Landa Ibañez)
BERGARA (Lur Egizabal Jimenez-Nora De Vega Ojanguren)
Lehiaketa-Emaitzak-Errendimendua-EHI-G-Eskuz binaka neskak atalean ikus daiteke txapelketaren informazio guztia.

