Lehiaketa

Emakumeen eskuz binakako ALKAIN Sariko finalak jokatuko dira larunbatean Hernanin

Ziotza eta Oiarpe izango dira aurrez aurre kadeteen mailan, eta Behar Zana eta Gazteleku nagusien mailan. Bi finalak zuzenean eskainiko dira Gipuzkoa Pilota Emankizunak YouTube kanalean.

Larunbat honetan, azaroaren 28an, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako emakumeen eskuz binakako finalak (ALKAIN Saria) jokatuko dira Hernaniko pilotalekuan, 16:30ean.

Kadeteen maila

Ziotzak ligaxkako sei partidak irabazi ditu, eta lehen postuan amaitu du lehen fasea, 12 punturekin. Oiarpek, berriz, hirugarren postuan amaitu du ligaxka, 10 punturekin, lau partida irabazi eta bi galdu ostean. Finalerdian, azaroaren 19an, 22-13 irabazi zion Mundarrori Astigarragako Txomiñenea pilotalekuan.

Bi finalistak urriaren 30ean izan ziren aurrez aurre, ligaxkako seigarren jardunaldian, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Orduko hartan, Ziotza 22-21 nagusitu zen.

Nagusien maila

Behar Zanak lehen postuan amaitu du ligaxka, 12 punturekin eta sei garaipenekin. Gaztelekuk, berriz, bigarren postuan amaitu du lehen fasea, 10 punturekin, lau garaipen eta bi porrotekin. Finalerdian, azaroaren 21ean, 22-21 irabazi zion Aloña Mendiri Andoaingo Arrate pilotalekuan.

Bi finalistak urriaren 24an aritu ziren elkarren aurka, ligaxkako bosgarren jardunaldian, Villabonako udal pilotalekuan. Orduko hartan, Behar Zana 22-7 nagusitu zen.

Finaletako jaialdia

Azaroak 28, larunbata · 16:30 · Hernaniko pilotalekua

MailaTaldeaPilotariak
KadeteakZiotzaArruti, I. – Etxezarreta, I.
KadeteakOiarpeZiaurritz, J. – Galardi, L.
NagusiakBehar ZanaArrillaga, M. – Erasun, I.
NagusiakGaztelekuGarai, L. – Mendizabal, N.

Zuzeneko emankizuna

Bi finalak zuzenean jarraitu ahal izango dira Gipuzkoa Pilota Emankizunak YouTube kanalean.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.