Lehiaketa

Emakumeen Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak

Ostiralean jokatuko dute alebinen norgehiagoka, Antzuolan, eta larunbatean infantilena, Villabonan; aurreko jardunaldian jokatutako Eskuz Binakako Errendimenduko Udaberri Sariko finalen emaitzak ere bildu ditugu lerrootan

Emakumeen txanda izango da, asteburuan, Errendimenduko Ibilbidean, Emakumeen Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko baitituzte jardunaldi honetan. Antzuolak hartuko du alebinen norgehiagoka, ostiral arratsaldean, eta Villabonan izango da ikusgai infantil kategoriako finala, larunbat goizean. Hauexek dira bi jaialdiak:

Ekainak 21, ostirala, 18:30, Antzuola-Udalekoa


1. Eskuz banaka, alebinak:
MURUMENDI-Amaiur Landa Ibañez
ABANTZU-Laia Gastiain Ituarte

Ekainak 22, larunbata, 11:00, Villabona-Bear Zana


2. Eskuz banaka, infantilak:
ALDE ZAHARRA-Arhane Rey Ganborena
OIARPE-Larraitz Galardi Makazaga

Bestetik, eta dakizuen bezala, Eskuz Binakako Errendimenduko Udaberri Sariko finalak jokatu zituzten, aurreko jardunaldian, pilotari alebinek eta infantilek. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak:

– Eskuz binaka 2. urteko alebinak, 1. maila:
ARETXABALETA 2 (Ibai Urkia Berezibar-Unax Zuazo Oianguren) 16
ZAZPI ITURRI 1 (Xabat Artola Gorostidi-Aratz Nazabal Mendizabal) 0

– Eskuz binaka 2. urteko alebinak, 2. maila:
INTXURRE 2 (Xuban Agirrezabala Balerdi-Manex Luluaga Tejeria) 12
INTXURRE 1 (Xuban Altuna Oreja-Aitor Mujika Jonsansoro) 16

– Eskuz binaka infantilak, 1. maila:
GURE TXERU 2 (Aner Bordagarai Anton-Oinatz Izagirre Lopetegi) 12
BEHAR ZANA 4 (Lander Caballero Arbelaiz-Beñat Eizagirre Arruti) 18

– Eskuz binaka infantilak, 2. maila:
PAGAZPE (Ekain Alejo Goikoetxea-Markel Alejo Goikoetxea) 14
MUNDARRO 1 (Urko Anza Sasiain-Peru Goiburu Goikoetxea) 18

– Eskuz binaka infantilak, 3. maila:
GAZTELEKU 2 (Danel Polo Belloso-Mikel Villar Amores) 16
PAGAZPE (Elur Alberdi Porras-Aratz Usabiaga Martinez) 18

Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Eskuz banaka emakumeak eta Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri-Eskuz binaka ataletan kontsulta daiteke lehia hauei buruzko informazio gehiago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.