Igandean, 11:15ean hasita, alebinen lehiak izango dira ikusgai, Tolosako Beotibarren; aurretik, Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalerdiak eta finala ere jokatuko dituzte neska alebinek
Emakumeen txanda ere izango da, asteburuan, Errendimenduko Ibilbidean. Eskuz banaka lau t'erdiko Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Sariko finalak jokatuko dituzte, hain zuzen, alebin kategoriako neska pilotariek, igandean, Tolosako Beotibarren (infantilek datorren jardunaldian jokatuko dituzte finalak). Aurretik, gainera, Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako neska alebinen eskuz banakako finalerdiak eta finala izango dira ikusgai. Hauek dira bi jaialdiak:
Ekainak 15, igandea, 10:30, Tolosa-Beotibar. Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketa
1. Eskuz banaka alebinak. Finalerdia:
Naikari Garcia Aizpun (Intxurre)
Uxue Loiola Mujika (Abantzu)
2. Eskuz banaka alebinak. Finalerdia:
Intza Agirre San Sebastian (Lapke)
Jone Mendizabal Etxeberria (Ados)
3. Eskuz banaka alebinak. Finala
Ekainak 15, igandea, 11:15, Tolosa-Beotibar. Goiener Saria
1. Eskuz banaka lau t'erdian, alebinak 2. maila. Finala:
Itxaso Saralegi Arzelus (Ados)
Alaia Aranburu Mendia (Ados)
2. Eskuz banaka lau t'erdian, alebinak 1. maila. Finala:
Ainere Azpiazu Moreno (Lapke)
Arhane Aierbe Eizagirre (Gazteleku)
Informazio guztia, Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Eskuz banaka neskak-Goiener Saria eta Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua-Banaka emakumeak ataletan.



.png)
.png)