Ikastaroak

Emakumeei zuzendutako paleta ikastaroa, Donostian; zabalik da izen-ematea

Emakumea Pilotari proiektuaren ikastaro hau urrian hasiko da; 18 urtetik gorako emakumeei dago zuzenduta, eta saioak astelehen arratsaldetan izango dira, Atano III.ean

Aurreko urteetako harrera ona ikusirik, eta Emakumea Pilotari proiektuarekin jarraituz, aurten ere emakumeentzako paleta ikastaroa antolatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF), Donostian.

Hauek ikastaroari buruzko xehetasunak:

  • Nori zuzendua: 18 urtetik gorako emakumeentzat
  • Iraupena: urriaren 2tik ekainaren bukaerara arte
  • Noiz: astelehenetan, 16:00etan edo 17:00etan
  • Non: Atano III.a pilotalekuan
  • Prezioa: 140€ urtean
  • Izen-ematea eta informazioa: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943 47 14 63; etxebe.pilota@kirolak.net)

Bertako kirolaz gozatzeko, trebatzeko, esperientzia berriak bizitzeko, giro atseginean aisialdia igarotzeko, jende berria ezagutzeko, kirola praktikatzeko beste modu bat bizitzeko… Animatu probatzera!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.