Lehiaketa

Emakumea Pilotariko txapelak, Etxegia-Mendizabal eta Arriola-Ugalderentzat

Lehenek 17-30 irabazi zieten Redondo-Arozenari 1. mailako finalean, eta bigarrenek Tijero-Beldarrain hartu zituzten mendean 2. mailakoan, emaitza berarekin

Etxegia-Mendizabal bikoteak (1. mailan) eta Arriola-Ugalde bikoak (2. mailan) irabazi dute Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa. Hernaniko pilotalekuan jokatu zituzten finalak, joan den ostiralean, abenduak 23. Jaialdiko lehen partidan, eta Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketaren baitan, gomazko paleta neska jubenilen finala jokatu zuten Hernani 1ek (Goikoetxea-Arrieta) eta Hernani 2k (Pagola-Huizi); lehenek irabazi zuten, 30-21.

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

*Abenduak 23, ostirala, 19:00, Hernani
 

1. Gomazko paleta neskak, jubenilak (Gipuzkoako Txapelketa): HERNANI 1 (Goikoetxea-Arrieta)  30  /  HERNANI 2 (Pagola-Huizi)  21

2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): REDONDO-AROZENA  17 /  ETXEGIA-Maider MENDIZABAL  30

3. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila (Emakumea Pilotari Txapelketa): TIJERO-BELDARRAIN  17 /  ARRIOLA-UGALDE  30

  

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa atalean, eta www.blogak.com/emakumeapilotari gunean. Eta Argazki galeriak atalean finaletako zein txapelketako hainbat irudi daude ikusgai dagoeneko.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.