Lehia estua izan du Nafarroarekin; bi puntuko aldeak eman dio txapela Nafarroari
Amaitu berri da federazioen arteko GRAVN Txapelketa. Eta, beste behin ere, itxura bikaina eman du Gipuzkoako selekzioak; urtetik urtera gero eta maila hobea ari da erakusten, eta pixkanaka ari da jasotzen egindako lanaren ordaina. Bigarren sailkatu da, berriz ere, aurtengo edizioan. Txapeldunorde izan da, gainera, bai ezker hormako lehian eta baita trinketekoan ere. Nafarroako selekzio indartsua izan da, beste behin, onena. Hala ere, lehia estua izan du Gipuzkoarekin, bi puntuko aldeak eman baitio txapela Nafarroari. Beraz, pozik egoteko moduko emaitza, zalantzarik gabe.
Ondoren zehazten ditugu txapelketako sailkapenak:
EZKER HORMA
1. Nafarroa, 98 puntu (16 final jokatu ditu; 10 irabazi eta 6 galdu)
2. Gipuzkoa, 96 puntu (17 final; 8 irabazi eta 9 galdu)
3. Bizkaia, 87 puntu (12 final; 5 irabazi eta 7 galdu)
4. Araba, 59 puntu (4 final; 2 irabazi eta 2 galdu)
5. Errioxa, 32 puntu (2 final; 2ak galdu)
TRINKETA
1. Nafarroa, 37 puntu (12 final jokatu ditu; 8 irabazi eta 4 galdu)
2. Gipuzkoa, 35 puntu (10 final; 4 irabazi eta 6 galdu)
3. Bizkaia, 30 puntu (8 final; 4 irabazi eta 4 galdu)
4. Araba, 27 puntu (4 final; 1 irabazi eta 3 galdu)
5. Errioxa, 14 puntu (0 final)
Webgune honetako Selekzioak atalean duzue txapelketa honen inguruko informazio gehiago: ezker horman zein trinketean Gipuzkoa ordezkatu duten pilotarien zerrenda, emaitza guztiak, sailkapenak… Argazki galeriak atalean, gainera, hainbat irudi daude ikusgai.
Larunbatean, maiatzak 26, ospatuko da, Tolosan, 2011-12 denboraldiko Emakumea Pilotari Eguna. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 20 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak.
Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako V. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Herri bakoitzak bere ordezkaritza izango du. Txapelketaz gain, hala ere, paleta saioa ere izango da.
Bazkaria eta trikitilariak ere ez dira faltako ikasturteko lana merezi bezala ospatzeko, eta ezta oroigarriak ere. Festa bikaina izango da, zalantzarik gabe.
Webgune honetako Argazki galeriak atalean ikus daitezke, besteak beste, iazko edizioko hainbat irudi.



