Goizetik hasita eta iluntzera arte, Aisiko Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarraz eta Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finaletaz gozatzeko parada izango da bertan
Emakume pilotariak izango dira protagonista, larunbatean (2017-12-23), Tolosako Beotibar pilotalekuan. Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere festa bikaina espero da bertan. Goizetik hasita eta iluntzera arte, bi hitzordu garrantzitsutaz gozatzeko aukera izango da: Aisiko Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarra eta Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalak.
8 bikotek eman du izena Paleta Txapelketa Azkarrean, Gipuzkoako hainbat herritakoak: Azkoitiko bikote 1, Donostiako beste 1, Oiartzungo 3, Villabonako 1 eta Zizurkilgo 2. Hauexek dira parte-hartzaileak:
- Edurne Osa -Emeren Gelbenzu
- Kristina Ezkurdia – Naiara Otegi
- Ana Arregi – Amaia Vicario
- Haizea Alberdi – Amaia Aizpuru
- Amaia Azkue – Beatriz Unzue
- Maddi Soroa – Ekhiñe Soroa
- Maitane Lizaso – Alaitz Lizaso
- Garbiñe Aranburu – Nekane Aranburu
Bikote hauek bi multzotan banatuko dira. 09:30ean egingo da, hain zuzen ere, multzoen zozketa. Eta 10:00etan hasiko da ligaxka, 14:00k aldera arte. 15 tantora edo 15 minutura izango dira partida guztiak.
14:15ean bazkaltzeko elkartuko dira denak, eta 15:15ean finalerdiak hasiko dira: lehenik A multzoko lehendabizikoa B multzoko bigarrenaren aurka, eta ondoren B multzoko lehenengoa A multzoko bigarren sailkatuaren kontra. Finalerdiak ere 15 tantora edo 15 minutura izango dira.
Eta, azkenik, irabazleek finala jokatuko dute, 16:00ak aldera; hau 15 tantora.
Baina festa ez da hor amaituko. Izan ere, pilotari herrikoien ondoren neska federatuen txanda izango da, Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketaren finalak jokatuko baitituzte Beotibarren, 17:30ean hasita. Hauxe izango da jaialdia:
Abenduak 23, larunbata, 17:30, Tolosa-Beotibar
1. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 2. maila:
ETXEGIA-LOPETEGI / ONTSALO-LASARTE
2. Gomazko paleta emakumezkoak, nagusien 1. maila:
IRAZUSTABARRENA-MURUA / GARMENDIA-ARRILLAGA
Beraz, larunbatean Tolosako Beotibarretik igarotzen diren guztiek emakumeak pilotan ikusteko aukera aparta izango dute. Animatu eta azaldu!

