Topaketak eta ospakizunak

Emakume Palisten Topaketa Inklusiboan izen-ematea zabalik

Hilaren 30ean izango da, Hondarribian, eta aisia arloan paleta praktikatzen duten emakume guztiei dago zuzenduta; hilaren 21era arte eman daiteke izena

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) Emakume Palisten Topaketa Inklusiboa antolatu du hilaren 30ean, larunbata, Hondarribian. Eta dagoeneko badago izena emateko aukera.

Topaketa hau aisia arloan paleta praktikatzen duten emakume guztiei dago zuzendua. Goizeko saioa izango da, 10:00etatik 14:00etarakoa, Jostaldi pilotalekuan. Bertan paleta ariketak eta jolasak burutuko dira.

Izen-ematea doakoa izango da. Interesa duten guztiek albiste honi erantsita doan inprimakia bete behar dute eta irailaren 21erako, osteguna (gehienez 13:00etarako), etxebe.pilota@kirolak.net helbide elektronikora helarazi. Behin epea amaituta ez da izen-ematerik onartuko.

Saio honen helburua, paletan arituz ariketa fisikoa egiteaz gain, lurraldean paletan dabiltzan emakumeen topagunea izatea da, elkarren berri izan eta elkarren arteko sinergiak lantzeko asmoz. Hartara, inguruan ezagutzen duzuen emakume palista guztiei ekimen honen berri ematea eta parte hartzera animatzea eskatu nahi dizuegu.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.