Lehiaketa

Donostiak irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa

2-0 hartu zuen mendean Olaberria, Atano IIIan jokatutako finalean.

Donostiak irabazi du XXIV. Herriarteko Pala Txapelketa.

Joan den larunbatean, ekainak 14, jokatu zen Donostiako Atano III-an finala eta 0-2 gailendu zitzaion Donostia Olaberriari.


 *Ekainak 14, larunbata, 11:00, Donostia-Atano III:


1.Larruzko paleta: Donostia (Navarro-Sarasola) 35 / Olaberria (Arrieta-Olaran) 27
2. Pala motza: Donostia (Arozena-Oiartzabal) 40 / Olaberria (Berasategi-Garrido) 37

 
Donostiak aurten bere 6. txapela lortu du. Donostiak 1997ko, 1998ko, 2002ko, 2006ko eta 2008ko txapelketak ditu irabaziak, eta orain zerrendari 2014koa gehitu beharko zaio. Olaberriak, bestalde, 5 txapel ditu palmaresean; 2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an izan da txapeldun.  Iaz bezala, aurten ere txapelak ihes egin dio Olaberriari eta txapeldunorde geratu da.


Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.