0-3 hartu zuen mendean Oiartzun; giro polita bizi izan zen Donostiako Atano III.enean
Donostiak irabazi du 2013-14ko Herriarteko Eskuzko Txapelketa. 0-3 gailendu zitzaion Oiartzuni, joan den igandean (2013-07-06) Donostiako Atano III.ean jokatutako jaialdian:
*Uztailak 6, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: OIARTZUN 0 / DONOSTIA 3
1. Kadeteak: O.Sein-E.Etxeberia 12 / J.Alberdi-I.Bikuña 22
2. Jubenilak: X.Azpiroz-A.Flores 21 / J.Chiapuso-M.Aranguren 22
3. Nagusiak: A.Ugalde-A.Imaz 11 / I.Urmeneta-X.Ortiz de Urbina 22
Lehia bizia eta giro polita bizi izan zen Donostiako Atano III.enean.
Garaipen honekin, seigarren txapela gehitu dio Donostiak bere palmaresari: gainontzeko bostak 1983an, 1985ean, 1986an, 1987an eta 1998an lortu zituen; bestalde, lau aldiz izan da txapeldunorde, 1988, 2006, 2008 eta 2011 urteetan.
Oiartzun, berriz, bi aldiz iritsi da finalera. Iaz jantzi zuen, hain zuzen ere, txapela, Tolosaren aurka. Eta aurten podiumaren bigarren koskarekin konformatu behar izan du. Baina ez da marka txarra bi urtez jarraian finalera iristea.
Herriarteko Txapelketaren inguruko datu eta informazio osatua kontsultatu nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Herriartekoa atalera jo daiteke. Argazki galeriak atalean ere hainbat irudi daude ikusgai.


