Eskola adinekoek Errendimenduko Udaberri Sarian eman dezakete izena eta federatuek, Udaberri eskuz banaka 4 1/2ko lehian, Udaberri Sarian (gomazko paleta neska jubenilak) eta 2012-2013 Emakumezkoen Gipuzkoako Kluben arteko Trinketa txapelketan.
Hainbat txapelketetan izen emateko epea irekita dago.Zehazki, hauexek dira aukerak: Errendimenduko Udaberri Saria (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka), Udaberri Saria (eskuz banaka 4 1/2an) ,Udaberri Saria (gomazko paleta neska jubenilak) eta 2012-2013 Emakumezkoen Gipuzkoako Kluben arteko Trinketa txapelketa /Kutxa Saria.
Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:
ERRENDIMENDUKO UDABERRI SARIA
– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; 2. urteko alebinak (2001) eta infantilak (2000-1999).
– Aurreikusitako egutegia: apirilaren 21etik ekainaren 30era bitartean.
– Izena emateko azken eguna: apirilaren 9a, asteartea.
UDABERRI SARIA (Eskuz Banaka 4 ½ barruan)
– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka, 4 t´erdian; kadeteak (1. eta 2. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak.
– Aurreikusitako egutegia: apirilaren 21etik ekainaren 30era bitartean.
– Izena emateko azken eguna: apirilaren 9a,asteartea.
UDABERRI SARIA (gomazko paleta neska jubenilak)
– Espezialitateak eta kategoriak: gomazko paleta,neska kadete eta jubenilak.
– Aurreikusitako egutegia: apirilaren 14ean hasiko da.
– Izena emateko azken eguna: martxoaren 26a,asteartea.
2012-2013 EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO KLUBEN ARTEKO TRINKETA TXAPELKETA /KUTXA SARIA
– Espezialitateak eta kategoriak: paleta argentina,nagusiak.
– Aurreikusitako egutegia:apirilaren 12an hasiko da.
– Izena emateko azken eguna: martxoaren 27a,asteazkena.
Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia, eta baita dokumentuak deskargatzeko aukera ere (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak…). Behin lehiak hasita hauen jarraipena ere egin ahal izango duzue bertan.
Donostia Kirolak datozen urteetarako finkatu dituen ildo estrategikoetariko bat Euskal herriko Kirolak sustatzea da, haien artean, Euskal Pilotako modalitate ezberdinak.
Alor honetan, Donostia Kirolak eta Gipuzkoako Euskal Pilotako Federakuntzak hitzarmena sinatu dute, txapelketa ofizial garrantzitsuenak Donostian egin ahal izateko. Hitzarmen hau Herriarteko Finala, Gipuzkoako Trinkete Txapelketa eta GRAVN Txapelketari dagozkio.
Donostia Kirolak, aipaturiko txapelketa hauek egin ahal izateko, Anoetako Trinketea, Atano III. eta Carmelo Balda Udal Pilotalekuen erabilera dohainik utziko dio Federakuntzari. Herriarteko Pilota Txapelketako finalaren sarreren prezioetan Kirol Txartelako harpidedunek %30eko deskontua izango dute.
Beste alde batetik, Donostia Kirola, Gipuzkoako Eusko Pilotako federakuntza eta Donostiako pilota klubak, pilotako modalitate ezberdinak hirian bultzatzeko plan estrategiko batean ari dira elkarlanean. Pilotako plan estrategiko hau uztailerako bukatuta egotea aurreikusten da, 2013 urteko bigarren partean zenbait ekintza garatzen hasi ahal izateko asmoz.
Plan honen barruan esku pilotaz gain, pala, trinkete, zesta-punta, errebotea eta joko garbi modalitateek presentzia izango dute.
Azkeneko bi urteetan, norabide honetan zenbait ekintza egin dira, besteak beste, pilotarien teknifikazio jardunaldiak, Udan Pilotaz Gozatu egitaraua, Munduko pala eta Zesta-Puntako Txapelketak, Pilota Eskolak zein Euskal Herriko kiroletako txapelketentzako dirulaguntzak handitu eta abar.


.jpg)
