Izen-emateak

Denboraldiko azken blokeko txapelketetan izen-emateak zabalik

Herriarteko Txapelketan, Udaberri Txapelketan, Errendimenduko Udaberri Sarian eta Talentudunen Txapelketan eman daiteke izena

Dagoeneko zabalik da 2010-11 denboraldiko azken blokeko txapelketetan izena emateko epea. Zehazki, lau dira: Herriarteko Txapelketa-Kutxa Saria, Udaberri Txapelketa (eskuz banaka 4 1/2an), Errendimenduko Udaberri Saria (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz binaka) eta Talentudunen Gipuzkoako Txapelketa (2. urteko alebinak eta infantilak, eskuz banaka). Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:

HERRIARTEKO TXAPELKETA


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuko txapelketa, palakoa eta zesta-puntakoa; kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

Aurreikusitako egutegia: maiatzaren 1etik ekainaren 26ra bitartean.

Izena emateko azken eguna: apirilaren 7a (izen-emate orria eta errolda agiriak).

UDABERRI TXAPELKETA


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka (4 1/2an); kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

Aurreikusitako egutegia: apirilaren 10etik ekainaren 26ra bitartean.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.

UDABERRI TXAPELKETA (ERRENDIMENDUA)


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; 2. urteko alebinak eta infantilak.

Aurreikusitako egutegia: apirilaren 17tik ekainaren 26ra bitartean.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.

 TALENTUDUNEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA


– Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka; 2. urteko alebinak eta infantilak.

Aurreikusitako egutegia: apirilaren 17tik ekainaren 26ra bitartean.

Izena emateko azken eguna: martxoaren 24a.

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko duzue txapelketa hauen inguruko informazio guztia (araudiak, izen-emate orriak, eranskinak…), eta behin lehia hasita jarraipena egiteko aukera.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.