Martxoaren 15eko asteburuan ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak, eta harekin batera Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek; maiatzaren 3ko jardunaldian izango dira finalak, Araban
Dena da prest federazioen arteko GRABNI Txapelketarako. Martxoaren 15eko asteburuan ekingo dio lehiari Gipuzkoako Selekzioak eta, harekin batera, Araba, Bizkai, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako ordezkaritzek.
Ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren 15eko jardunaldian hasi eta apirilaren 19kora bitartean.
Etxean hiru jardunaldi jokatuko ditu Gipuzkoako Selekzioak: bigarrena, martxoaren 22koa, Errioxaren aurka; laugarrena, apirilaren 5ekoa, Bizkaiaren kontra; eta bosgarrena, azkena, apirilaren 19koa, Iparralderen aurka. Beste bi jardunaldietan etxetik kanpo lehiatu beharko du: lehenengoan, Araban; eta hirugarrenean, Nafarroan.
Ligaxka amaituta, apirilaren 26ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak; Nafarroa eta Errioxa izango dira egoitzak aurtengoan.
Final guztiak, azkenik, maiatzaren 3ko asteburuan jokatuko dituzte; Araban izango dira jaialdi guztiak.
Ondorengo lerrotan zehazten dugu egutegi osoa:
| JARDUNALDIA | DATA | ETXEKOA | KANPOKOA |
| 1 | MARTXOAK 15 | Iparralde | Bizkaia |
| Araba |
GIPUZKOA |
||
| Errioxa | Nafarroa | ||
| 2 | MARTXOAK 22 |
Bizkaia |
Araba |
| GIPUZKOA |
Errioxa |
||
| Nafarroa | Iparralde | ||
| 3 | MARTXOAK 29 | Nafarroa | GIPUZKOA |
| Errioxa | Bizkaia | ||
| Iparralde | Araba | ||
| 4 | APIRILAK 5 | GIPUZKOA | Bizkaia |
| Nafarroa | Araba | ||
| Iparralde | Errioxa | ||
| 5 | APIRILAK 19 |
GIPUZKOA |
Iparralde |
| Bizkaia | Nafarroa | ||
| Araba | Errioxa | ||
| 6 | APIRILAK 26 |
FINALERDIAK (Nafarroan eta Errioxan) |
|
| 7 | MAIATZAK 3 |
FINALAK (Araban) |
|
Gure webguneko Selekzioak atalean kontsultatu ahal izango dira txapelketaren xehetasun guztiak (astez asteko kartelera, emaitzak, sailkapenak…).


