Zesta-puntako banakako lehian jantzi dituzte txapelak Mutrikuko (kadeteak) eta Zumaiako (jubenilak eta nagusiak) pilotariek, eta palako finala irabazi du Gazteleku 2 taldeak
Danok Bat, Zumaia eta Gazteleku klubek lortu dituzte Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako azken txapelak. Joan den asteburuan jokatutako finaletan, zesta-puntako banakako norgehiagoketan nagusitu ziren Mutrikuko (kadeteetan) eta Zumaiako (jubeniletan eta nagusietan) pilotariak. Eta Gazteleku 2 taldekoek palako finala irabazi zuten.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu bi jaialdiak:
Ekainak 26, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz
1. Zesta-punta banaka, kadeteak:
DANOK BAT-Unax Zubizarreta 25 / HONDARRIBIA-Oier Rodrigo 19
2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
ZUMAIA-Gonzalo Agirre 25 / DANOK BAT-Eñaut Urreisti 11
3. Zesta-punta banaka, nagusiak:
DANOK BAT-Mikel Manzisidor 17 / ZUMAIA-Cosme Agirre 25
Ekainak 27, igandea, 11:30, Andoain-Arrate
1. Pala, nagusiak:
EPLE (Abel Pichel-Ruben Pichel) 29 / GAZTELEKU 2 (Ibon Altuna-Aritz Rekalde) 45
Honbenbestez, amaitutzat ematen da 2020-2021 denboraldiko Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa. Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta bestetelako xehetasunak.
*Argazkiak: Gazteleku (Andoain) eta Danok Bat (Mutriku) klubak.


