Lehiaketa

Danok Bat klubarentzat txapelak alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketan

Andde eta Xuban Txurrukaren Danok Bat 1 taldeak irabazi du alebinen finala, Osa-Lizarraga bikotearen Beotibarren kontra; eta Agirregomezkorta-Otañoren Danok Bat 1 taldeak infantilena, Watkins-Silvetiren Zumaia 1en aurka

Danok Bat klubak lortu ditu txapel guztiak alebin eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketan, bi finalak irabazi baitituzte Mutrikuko puntistek. Hauxe jaialdia:


 

Apirilak 1, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz


1. Alebinak:
BEOTIBAR (Ekain Osa-Oinatz Lizarraga) 20
DANOK BAT 1 (Andde Txurruka-Xuban Txurruka) 25

2. Infantilak:
DANOK BAT 1 (Erik Agirregomezkorta-Oaia Otaño) 30
ZUMAIA 1 (Marlon Watkins-Mikel Siveti) 24

Informazio gehiago, Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta punta alebinak, eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Zesta punta infantilak ataletan.

*Argazkiak: Danok Bat kluba (Mutriku).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.