Udaberri Sariko lehendabiziko finalak ikusteko aukera izan dugu, asteburuan: zesta-puntakoak, hain zuzen ere. Gazteleku 2 (Andoain) taldeko puntistak gailendu dira jubenil kategorian, eta Danok Bat 1 taldekoek irabazi dute nagusien lehia:
– Zesta-punta, jubenilak (argazkian):
BEOTIBAR (Amets Igerategi Gilisagasti-Artetz Larrañaga Dosantos) 0 (9,5)
GAZTELEKU 2 (Xabat Olano Carrera-Danel Polo Belloso) 2 (15,15)
– Zesta-punta, nagusiak:
DANOK BAT 2 (Yon Iparragirre Txurruka-Aitor Mancisidor Txurruka) 0 (14,9)
DANOK BAT 1 (Ganix Arrizabalaga Urrutia-Unax Balda Garaikoetxea) 2 (15,15)
Martxoko azken bi asteburuetan izango dira ikusgai Udaberri Sariko gainontzeko finalak: eskuz binakakoak, gomazko paletakoak eta larruzko paletakoa.
Webgune honetako Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Udaberri atalak biltzen ditu txapelketaren xehetasun guztiak.
*Argazkia: Gazteleku kluba.

