Iparralde 2-Senpere taldearen kontra jokatuko beharko du, larunbat goizean, Oiartzunen; bizkaitarren arteko lehia izango da beste finalerdia
Urriak 2, larunbata, 11:00, Oiartzun-Beheko plaza
GIPUZKOA vs IPARRALDE 2-SENPERE
Irabaziko balute, Bizkaiaren aurka jokatuko lukete finala gipuzkoarrek (nahiz eta oraindik ez jakin zehazki zein talderen aurka), bizkaitarren artekoa izango baita beste finalerdia: Bizkaia 1 vs Bizkaia 2. Eguraldia lagun, finala urriaren 10ean izango da ikusgai.
Euskal Herriko 6 talde lehiatu dira aurtengo edizioan, bi multzotan banatuta: Bizkaia 1, Iparralde 2-Senpere (Lapurdi) eta Iparralde 3-Eskulari (Lapurdi) A multzoan; eta Bizkaia 2, Gipuzkoa eta Iparralde 1-Senpere (Lapurdi) B multzoan.
Pilotari hauek osatzen dute Gipuzkoako selekzioa: Julen Chiapuso Nosellas, Iñaki Esnal Aizpurua, Julen Iribar Arruti, Iban Jauregi Erkizia, Iñigo Ugalde Muguruza, Jon Urbieta Otaegi eta Andoni Zabala Lekuona.
Bote Luzea Euskal Herriko eta Europako pilota-joko modalitate bat da, joko zuzenen arteko zaharrena, eta ondoren sortu direnen oinarria eta funtsa. Euskal Herrian galdua bazegoen ere, azken urte hauetan berreskuratze prozesu batean sarturik dago.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean, www.euskalpilota.org, aurki daiteke Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketari buruzko informazio gehiago. Eta gure webguneko Argazki galeriak txokoan ligaxkako hainbat irudi daude ikusgai.

