Lehiaketa

Binakako gomazko paletako lehiaren azken finala, larunbatean, Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan

Nagusien 3. mailakoa jokatuko dute Kuku eta Euskal Jolas taldeek, Villabonan

Aurreko jardunaldiko atsedenaren ondoren, asteburu honetan ekingo diegu berriro Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalei. Binakako gomazko paletako lehiaren azken finala izango da ikusgai, hain zuzen ere, jardunaldi honetan: nagusien 3. mailakoa; Kuku (Anoeta) eta Euskal Jolas (Deba) taldeek neurtuko dituzte indarrak, larunbat eguerdian, Villabonan:

Abenduak 14, larunbata, 12:00, Villabona-Bear Zana


1. Gomazko paleta binaka, nagusiak 3. maila:
KUKU (Aratz Luisa Urkola-Alain Luisa Urkola)
EUSKAL JOLAS (Aitor Barinagarrementeria Garate-Xabier Berasaluze Egidazu)

Datozen asteburuetan ere final ugari izango dira ikusgai han-hemenka: eskuz binakako azkenak, pala motzekoak, eskuz banakakoak… Pixkanaka-pixkanaka joango gara horien berri ematen.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.