Gipuzkoa 2 taldeak ezin izan zuen Bote Luzeko II. Euskal Herriko Txapelketaren finala irabazi Bizkaiaren aurka, nahiz eta oso norgehiagoka ona jokatu eta bizkaitarrak asko estutu
Bigarrengoan ere ezin izan du txapela jantzi. Gipuzkoa 2 taldeak Bote Luzeko II. Euskal Herriko Txapelketaren finala jokatu zuen larunbatean (2017-10-28), Laudion (Araba), Bizkaiaren aurka. Eta maila bikaina erakutsi eta bizkaitarrak erderki estutu arren, azkenean alde egin zion garaipenak.
Urriak 28, larunbata, 17:30, Laudio (Araba)
GIPUZKOA 2 (Jon Urbieta, Gaizka Iruretagoiena, Iñaki Esnal, Ibai Urbieta, Andoni Urbieta, Julen Jauregi) 4
BIZKAIA (Amantegi, Anxia, Uribe, E.Ziarrusta, L.Ziarrusta, Ugarte) 7
Gipuzkoarrak aurreratu ziren lehenik, baina segituan zen banakako berdinketa markagailuan, eta 2na berdindu ondoren 2-5 aurreratu ziren bizkaitarrak. Gipuzkoa 2 taldeak ez zuen inondik inora etsi, eta 3-5a lortutakoan, gainera, asko estutu zituzten bizkaitarrak. 3-6koa iritsi zen, ordea, eta azken txanpa maldan gora jarri zitzaien. Joko lehiatuak izan ziren larunbatean Laudion, eta ikuskizun polita eskaini zuten pilotariek. Azkenean, 4-7 Bizkaiaren alde, beraien lehendabiziko parte-hartzean.

