100 urte

Bertso saio bikaina, iruditan

Behar Zana 1 taldearen kontra neurtu ditu indarrak

Txapagain A taldeak (Ordizia, Goierri) irabazi du Eskola Kiroleko Gipuzkoako Txapelketako alebinen eskuzko finala. Behar Zana 1 taldearen (Amasa-Villabona, Tolosaldea) kontra lehiatu zen, joan den ostiralean, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan:

Apirilak 11, ostirala, 19:30, Ordizia-Beti Alai


1. Eskuz, alebinak:
TXAPAGAIN A (Telmo Alberdi Albisu-Unax Irazu Goikoetxea)  2 (3,10,10)
BEHAR ZANA 1 (Luar Alejo Arruti-Odei Alass Traore Eizmendi)  1 (10,2,7)

Parte-hartze handia izan duten eskualdekako faseen ondoren, sei taldek jokatu dute txapelketaren azken faseaBehar Zana 1 (Amasa-Villabona, Tolosaldea), Abantzu 1 (Zestoa, Urola Kosta) eta Hondarribia 2 (Hondarribia, Oarso-Bidasoa) lehiatu dira A multzoan, eta Txapagain A (Ordizia, Goierri), Aretxabaleta 1 (Aretxabaleta, Deba) eta Alde Zaharra 4 (Donostia, Buruntza-Donostialdea) B multzoanMultzo bakoitzeko lehendabiziko sailkatuek lortu zuten finalerako txartela: Behar Zana 1 eta Txapagain A, hain zuzen ere.

Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Eskua txokoan dago jasota txapelketaren informazio guztia.

miniImagen

Saio bikaina eskaini zuten, larunbatean (2025-04-12), Zumarragan, Maialen Lujanbio Zugasti, Uxue Fernandez Lasa, Asier Azpiroz Iztueta eta Jexux Mari Irazu Muñoa bertsolariek, Jon Alberdi Gorostidi pilotari eta gai-jartzaileak egoki bideratuta. Mila-mila esker!

Eskerrik asko Zumarragako Udalari bere babes eta prestutasunagatik, Ampo enpresari laguntzagatik eta Zelai Ariztira bertaratutako guztiei gure mendeurrenaren ospakizunen parte izateagatik.

Argazki galeriak atalean dituzue jasota, iruditan, saioak utzitako hainbat une. Klikatu eta ikusi!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.