Euskal Herriko 8 taldek jokatuko dute Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatutako Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketan, eta horien artean dira gipuzkoarrak ere: Gipuzkoa 1 eta Gipuzkoa 2 lehiatuko dira hamargarren edizio honetan. Bi multzotan ariko dira parte-hartzaileak: A MULTZOA B MULTZOA Lehenik, ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, hilaren 7ko jardunaldian hasi eta 21ekora bitartean. Gipuzkoako bi taldeek etxean…

