Lehiaketa

Beotibar klubeko Arregik eta Goitiak irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehen finalak

7aren barruan aritu dira Gipuzkoako Txapelketan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Odei Arregik, Mundarroko Ganix Urdangarinen aurka, eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak, Belokiko Josu Vianaren kontra; datozen jardunaldietan ere jarraituko du buruz

Beotibar (Tolosa) klubeko Odei Arregik eta Mikel Goitiak irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira, eta igandean izan ziren ikusgai finalak, Tolosako Beotibar pilotalekuan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Odei Arregik, Mundarroko (Astigarraga) Ganix Urdangarini irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Mikel Goitiak, Belokiko (Zumarraga) Josu Vianaren kontra:
 

Otsailak 25, igandea, 11:00, Tolosa-Beotibar


1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
BEOTIBAR-Mikel Goitia 25
BELOKI-Josu Viana 13

2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
BEOTIBAR-Odei Arregi 25
MUNDARRO-Ganix Urdangarin 19

Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira

Hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian, martxoaren 3koan, ekingo diote lehiari, nagusien 1. eta 2. mailan.

14 pilotari lehiatuko dira 1. mailan (4 multzotan banatuta), eta 18 2. mailan (5 multzotan).

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren erdialdera bitarte.

Eta bi finalak apirilaren 21eko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka 7 eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP banaka   ataletan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazio guztia.  

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.