Topaketak eta ospakizunak

Benjamin eta alebin kategorietako pilotarien paleta topaketa, igandean, Errenterian

Azpeitiko, Olaberriako eta Zumaiako 17 palista gazte elkartuko dira, eta bi taldetan jardungo dute; 10:00etan hasiko dira saioak

Eskola Kiroleko ekintzen baitan, benjamin eta alebin kategorietako pilotariei zuzendutako beste paleta topaketa bat antolatu dugu, igande goizean, Errenterian.

Azpeitiko, Olaberriako eta Zumaiako 17 palista gaztek hartuko dute parte, eta bi taldetan ariko dira. 10:00etatik 11:30era Azpeitiko eta Zumaiako gaztetxoak elkartuko dira Fanderia pilotalekuan, eta 11:30etik 13:00era Olaberriakoak eta Zumaiakoak.

Jolasak, dinamikak, partidatxoak… egingo dituzte pilotariek, besteak beste, Oier Alkorta palistaren gidaritzapean.

Bakoitzak bere pala eraman beharko du, baina gainontzeko materiala eta baliabideak federazioak jarriko ditu.

Eta ez da zuriz jantzita joan beharrik izango.

Giro polita sortu da aurreko topaketetan, eta trebatzeko, ondo pasatzeko, jende berria ezagutzeko eta euskal pilotaz disfrutatzeko aukera izan dute palista gazteek. Igandean ere halaxe izatea nahiko genuke!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.