Topaketak eta ospakizunak

Benjamin eta alebin kategorietako neska pilotarien eskuzko bigarren topaketa, igandean, Tolosan

30 bat pilotari elkartuko dira, 10:00etatik aurrera, Beotibar pilotalekuan

Benjamin eta alebin kategorietako neska pilotariek eskuzko bigarren topaketan parte hartzeko aukera izango dute, asteburuan. Urri bukaeran izan zuten lehendabiziko hitzordua, Zestoan. Eta igande goizean elkartuko dira berriro, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Talde politta osatu da, gainera, 31 neska pilotarik hartuko baitute parte igandeko topaketan: benjamin kategoriako 13 eta alebin kategoriako 18.

Hainbat klubetakoak dira: Abantzu (Zestoa), Adospilota, Aloña Mendi (Oñati), Azkoitia, Behar Zana (Amasa-Villabona), Izurun (Donostia), Kuku (Anoeta), Gure Txeru (Getaria), Hondarribia, Ilunpe (Azpeitia), Intxurre (Alegia), Oiarpe (Oiartzun), Pagazpe (Usurbil), Tolosa, Txulobi (Aduna), Zarautz, Ziotza (Zizurkil) eta Zumaia.

10:00etan hasiko dira saioak: 10:00etatik 11:15era benjaminak ariko dira, eta 11:30etik 13:00etara alebinen txanda izango da.

Aurreko topaketen ildotik joango da igandekoa ere: jolasak, dinamikak, partidatxoak… egingo dituzte.

Pilota goxoak erabiliko dituzte, eta federazioak jarriko ditu.

Eta ez dago zuriz jantzita joan beharrik.

Ondo pasa!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.