Topaketak eta ospakizunak

Benjamin eta alebin kategorietako neska pilotariak eskuzko topaketan elkartuko dira igandean, Zestoan

Benjamin eta alebin kategorietako neska pilotariek eskuzko beste topaketa batean parte hartzeko aukera izango dute igande honetan, Zestoan.  

30 pilotari baino gehiago elkartuko dira: benjamin kategoriako 12 eta alebin kategoriako 20, hain zuzen ere.

10:00etan hasiko da topaketa, alebinekin, eta 11:30ean benjaminen txanda izango da.

Parte hartuko duten pilotariak ondorengo klubetakoak dira: Abantzu (Zestoa), Adospilota, Alkiza, Aloña Mendi (Oñati), Behar Zana (Amasa-Villabona), Bergara, Hondarribia, Ilunpe (Azpeitia), Lapke (Lazkao), Oiarpe (Oiartzun), Oteiza (Azkoitia), Otsabio (Lizartza), Pagazpe (Usurbil), Urnieta, Zarautz eta Ziotza (Zizurkil).

Beste saioetan bezala, jolasak, dinamikak, partidatxoak… egingo dituzte denek elkarrekin.

Pilota goxoekin ariko dira, eta federazioak eramango ditu.

Zuriz jantzita joan beharrik ez dago.

Goiz politta pasa!

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.