Behar Zanako bikoteak emakumezkoen eskuz binakako finala irabazi du, Txulobik gomazko paleta neska jubenilena, Hondarribia 1 taldeak zesta-puntako kadeteen kategoriako lehia, Hondarribia 2 taldeak zesta-puntako jubenilena, Zumaia 2k zesta-puntako nagusien
Behar Zana, Txulobi, Hondarribia eta Zumaia klubek ere lortu dituzte txapelak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Behar Zanako bikoteak (Erasun-Larrarte) emakumezkoen eskuz binakako finala irabazi du, Txulobi (Aranburu-Navarro) taldeak gomazko paleta neska jubenilena, Hondarribia 1 (Laka-Zamora) taldeak zesta-puntako kadeteen kategoriakoa, Hondarribia 2k (Amboage-Bereau) zesta-puntako jubenilena, Zumaia 2k (G.Agirre-Cabanillas) zesta-puntako nagusien 2. mailakoa eta Zumaia 1ek (C.Agirre-Uranga) zesta-puntako nagusien 1. mailakoa.
Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:
Abenduak 3, larunbata, 16:00, Hernani-Udalekoa
1. Eskuz binaka neskak, nagusiak:
BEHAR ZANA (Itsaso Erasun-Miren Larrarte) 22
ALOÑA MENDI (Maddalen Etxegarai-Uxue Oses) 20
2. Gomazko paleta neskak, jubenilak:
HERNANI 1 (Maddi Iriondo-Irati Miner) 29
TXULOBI (Irati Aranburu-Alaitz Navarro) 30
Abenduak 3, larunbata, 16:30, Zumaia-Aitzuri
1. Zesta-punta, nagusiak 1. maila:
DANOK BAT (Aitor Andonegi-Zuhaitz Arrillaga) 13
ZUMAIA (Cosme Agirre-Unai Uranga) 30
2. Zesta-punta, kadeteak:
HONDARRIBIA 1 (Joar Laka-Manex Zamora) 30
DANOK BAT (Izei Garcia-Ekhi Lete) 21
3. Zesta-punta, jubenilak:
DANOK BAT (Oinatz Agirregomezkorta-Unax Zubizarreta) 27
HONDARRIBIA 2 (Mikel Amboage-Mattin Bereau) 30
4. Zesta-punta, nagusiak 2. maila:
ZUMAIA 2 (Gonzalo Agirre-Julen Cabanillas) 30
ZUMAIA 1 (Eduardo Agirre-Ander Ureta) 25
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-GP binaka eta Lehiaketa-Gipuzkoa-ZP binaka ataletan dago eskuragarri final hauen inguruko informazioa, zein kategoria eta maila guztietako lehiek utzitako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.
Argazkiak: GEPF eta Baleike.


