Lehiaketa

Behar Zana klubak irabazi du emakumeen eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketa

Arrillaga-Erasun bikoteak jantzi ditu txapelak, Gazteleku klubeko Garai-Mendizabal mendean hartuta; bestalde, jubenil kategoriako gomazko paletako finalean, Carballo-Garikano bikotearen Zumaia 1 taldea izan da nagusi, Zumaia 3ko Beristain-Ostolazaren kont

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako bi final izan dira ikusgai, asteburuan: emakumeen eskuz binakako lehia, eta jubenil kategoriako gomazko paletakoa.

Behar Zana klubeko Arrillaga-Erasun bikoteak jantzi ditu txapelak emakumeen eskuz binakako finalean, Gazteleku klubeko Garai-Mendizabali 17-22 irabazita.

Eta zumaiarren arteko jubenilen gomazko paletako finalean, Carballo-Garikano bikoaren Zumaia 1 taldeak irabazi du, 25-18, Beristain-Ostolazaren Zumaia 3 taldearen aurka.

Hemen laburbildu ditugu jaialdiak:

Azaroak 18, larunbata, 11:30, Villabona-Bear Zana


3. Eskuz binaka emakumeak, nagusiak:
GAZTELEKU (Leire Garai-Nora Mendizabal) 17
BEHAR ZANA (Miriam Arrillaga-Itxaso Erasun) 22

 

Azaroak 19, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri
 

2. Gomazko paleta, jubenilak:
ZUMAIA 1 (Telmo Carballo-Aritz Garikano) 25
ZUMAIA 3 (Jokin Beristain-Urko Ostolaza) 18

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Eskuz binaka-Neska nagusiak eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta binaka-Jubenilak ataletan aurki daiteke espezialitate hauetako lehien informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan finaletako hainbat irudi daude ikusgai.

 

 

 

Argazkiak: Pepo Alonso eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (GEPF).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.