Udaberri Sariko azken finalak jokatu dituzte Gipuzkoako pilotariek, asteburuan: eskuz binakakoak eta gomazko paletakoak, hain justu. Behar Zana (eskuz binaka kadeteak 1. maila), Ilunpe (eskuz binaka kadeteak 2. maila), Intxurre (eskuz binaka nagusiak 1. maila), Legazpi (eskuz binaka nagusiak 2. maila), Mundarro (gomazko paleta nagusiak 1. maila) eta Danok Bat (gomazko paleta nagusiak 2. maila) klubek irabazi dituzte azken aurrez aurreko hauek:
Martxoak 27, ostirala, 19:30, Hernani-Udalekoa
1. Gomazko paleta, nagusiak 1. maila:
MUNDARRO (Alain Agirre Zendoia-Beñat Zubiarrain Ezponda) 2 (10,10)
AIA (Aimar Aramberri Lertxundi-Garikoitz Zubillaga Gaztañaga) 0 (8,8)
2. Gomazko paleta, nagusiak 2. maila:
HERNANI (Ion Beloki Arruti-Onditz Urruzmendi Lizeaga) 0 (8,8)
DANOK BAT (Xabier Arizaga Martin-Andoni Olano Davila) 2 (10,10)
Martxoak 28, larunbata, 11:00, Legazpi-Urbeltz
1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
LEGAZPI (Ion Agirre Aranburu-Aimar Telleria Asteasu) 2 (10,9,5)
ALOÑA MENDI 1 (Ander Biain Galdos-Manex Madinagoitia Igarzabal) 1 (8,10,0)
2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
EIBAR 2 (Felix Conde De Frias-Ibon Ibarra Areta) 1 (2,10,2)
INTXURRE (Mikel Iturrioz Lizuain-Julen Oiarbide Goikoetxea) 2 (10,1,5)
Martxoak 28, larunbata, 16:00, Zestoa-Udalekoa
1. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
LAPKE 1 (Lur Elorza Altuna-Oier Izagirre Rodriguez) 1 (2,10,2)
ILUNPE 1 (Julen Montori Mancisidor-Aiurdi Peñagarikano Plazaola) 2 (10,1,5)
2. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila:
BEHAR ZANA 2 (Beñat Eizagirre Arruti-Egoi Garaikoetxea Artieda) 2 (10,3,5)
ABANTZU 1 (Julen Urrestilla Azkue-Oinatz Izagirre Lopetegi) 1 (2,10,2)

Lehiaketa-Emaitzak-Federatua-Udaberri atalean dago jasota txapelketak emandako guztia.
*Argazkiak: Eduardo Agirre eta Hernaniko palistak.
