Lehiaketa

Behar Zana, Hernani eta Urnieta, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz banaka

Hernani, Oiarpe, Pagazpe eta Eple hartu dituzte mendean, hurrenez hurren, kadeteen, jubenilen, nagusien 2. mailako eta nagusien 1. mailako finaletan; eskuz banakako lehiari eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa: asteburuan hasiko da, eta martxoaren 8

Behar Zana (kadeteak eta jubenilak), Hernani (nagusien 2. maila) eta Urnieta (nagusien 1. maila) klubak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak eskuz banakako espezialitatean. Hurrenez hurren, Hernani, Oiarpe, Pagazpe eta Eple hartu dituzte mendean, asteburuan Irurako Ametsa trinketan jokatutako finaletan. Lerrootan, jaialdien xehetasunak:

Urtarrilak 18, larunbata, 18:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: HERNANI (Alvarez) 40 / PAGAZPE (Huizi) 25

2. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: EPLE (Aranburu) 26 / URNIETA (Loitegi) 40

Urtarrilak 19, igandea, 11:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI (Arluziaga) 15 / BEHAR ZANA (Aranburu) 30

2. Eskuz banaka, jubenilak: BEHAR ZANA (Olasagasti) 35 / OIARPE (Aranburu) 28

Eskuz banakako lehia bukatuta, eskuz binakakoak hartuko dio orain lekukoa. Jardunaldi honetan (2020-01-26) ekingo diote ligaxkari, otsailaren 23ko asteburura bitartean.

6 talde ariko dira kadeteetan (multzo bakarrean), 6 bikote jubeniletan (multzo 1), 6 talde nagusien 1. mailan (multzo bat) eta 11 bikote nagusien 2. mailan (2 multzo).

Ligaxka amaituta, martxoaren 1eko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak martxoaren 8ko asteburuan izango dira ikusgai.

Gizonezkoen paleta argentinarreko txapelketa eta xarekoa ere martxan dira. Espezialitate hauetako finalak martxoaren 1eko jardunaldirako aurreikusten dira.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke Trinketeko Txapelketari buruzko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan ikusgai daude eskuz banakako finalen sari-banaketen hainbat irudi.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.