GEPFko Hauteskunde Batzordeak Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztu diren hautagaitzak onartu ditu eta alegazioak egiteko epea zabaldu du, ekainaren 30a arte; uztailaren 4an izango dira kide hauek aukeratzeko hauteskundeak, 1
Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua. Ekainaren 14an GEPFko Hauteskunde Batzordeak egindako bilerarekin hasi zen, hain zuzen ere. Eta pausoz pauso badoa aurrera.
Gaur (2016-06-28), besteak beste, Hauteskunde Batzordeak bilera egin du eta bertan ondorengo akordioak hartu ditu:
-
GEPFko Batzar Orokorreko epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztu diren hautagaitzak onartzea
- GEPFeko Batzar Orokorreko epaile eta pilotarien estamentuetarako hautagaitzei alegazioak egiteko epea zabaltzea. Epe hori 2016ko ekainaren 30ean amaituko da
Ekainaren 30ean, beraz, Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak ebatziko ditu eta hautatuak behin betiko aldarrikatuko ditu. Era berean, Batzar Orokorrerako kideak aukeratzeko hauteskundeak deituko ditu. Hauteskunde horiek uztailaren 4an, astelehena, izango dira, 18:00etatik 20:30era, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren egoitzan (bertan dago eskuragarri beharrezko dokumentazioa).
Hauexek dira GEPFko Batzar Orokorrerako epaile eta pilotarien estamentuetarako aurkeztutakoak:
EPAILEAK
1. Arroyo Arozena, Jon Andoni
2. Arroyo Arozena, Mikel
3. Azkoitia Azpitarte, Reyes
4. De Miguel Arribillaga, Luis Mª
5. Erasun Eizmendi, Juan Manuel
6. Eskudero Larralde, Aritz
7. Etxeberria Arruti, Jose Mª
8. Gelbentzu Lopategi, Josu Jokin
9. Salaberria Etxezurieta, Jose Ramon
10. Solana Arrondo, Jose Mª
11. Solano Mena, Jose Felix
12. Txoperena Matxikote, Mikel
PILOTARIAK
1. Altuna Echeverria, Gregorio
2. Aramburu Azcoitia, Julen
3. Bergua Otaegui, Aitor
4. Elola Lecuona, Fernando
5. Erasun Gorostidi, Jon
6. Etxeberria Iriondo, Andoni
7. Larrañaga Garzon, Ion
8. Lizaso Perez, Iñaki
9. Lizasoain Mugika, Igor
10. Maiz Lasarte, Eneko
11. Mancisidor Erquicia, Jose Mª
12. Mendizabal Barrenetxea, Jon Iñaki
13. Otaegi Tapia, Iñaki
14. Rabadan Izagirre, Koldo
15. Setien Isasa, Xabi
16. Tijero Azkue, Garbiñe
Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Gainontzeko dokumentazioa federazioan bertan dago ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara).


